Skip to main content

Maribel Lopez de Luzuriaga: 'Gure hezkuntza sistema erabat segregatzailea da'

Gure begiz

2021, urr. 26 - 11:10

Euskal Eskola Publikoaren alde mobilizatzeko garaia iritsi dela uste du Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak eta horretarako manifestaziora deitu dute azaroaren 6an. Plataformako bozeramailea den Maribel Lopez de Luzuriagak azpimarratu du "publikoa erdigunean" jartzearen beharra, P"herritar guztiek kalitatezko hezkuntza publiko bat jasotzeko aukera" izan dezaten, azaldu duenez. Egungo euskal hezkuntzak dituen erronkei erreparatuta, segregazioari aurre egitea nabarmendu du Lopez de Luzuriagak. EAEko Hezkuntza Legeaz galdetuta, "kezka" adierazi du; "eskola publikotik ez genuen inongo presarik horretarako", dio.

Hamaika Telebista