Martin Aranburu: "Europako Justizian ez dago Espainiak mahai gainean jarri nahi duen debaterik"
Gure begiz
2021, ira. 27 - 12:09
Martin Aranburu analista politikoak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren atxiloketaren gakoak eman ditu. Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Europako Justiziaren bertsio kontrajarriak eta atxiloketak Generalitatearen eta Moncloaren arteko elkarrizketa mahaiean izan dezakeen eragina aztertu ditu Aranburuk.
Aranburuk azpimarratu du Espainiak insistitzeko "joko marjina" izango duela Europako Justiziak Puigdemonten estradizioari buruzko erabakia hartzen duen arte, eta, beraz, Italian gertatu dena beste herrialderen batean gerta daitekeela adierazi du.