Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Martxelo Diaz, kazetaria: “EH Bilduk Nafarroan proiektu politikoa garatzeko hiritartasunaren oniritzia jaso du“

Gure begiz

2023, uzt. 24 - 10:07

Nafarroan emaitza argi bat utzi dituzte hauteskundeek: PSOEk irabazi ditu hauteskundeak. Martxelo Diazek azaldu du PSNrentzako “izugarrizko arrakasta” izan dela bi diputatuen lorpena Madrilen, batez ere, Nafarroako Gobernuaren negoziazioentzat. EH Bilduko Bel Pozuetak ordezkaritza errepikatuko du Kongresuan eta PPk eta UPNk eserleku bana lortu dute. Sumarrek, aldiz, ez du ordezkaritzarik lortu. Senatuan PSNk 3 senatari lortu ditu eta UPNk, EH Bildurekin lehia estua izan ondoren, eserleku bat lortu du.

Hamaika Telebista