Skip to main content
1200x90 Euskal Eskola Publikoa

Mileiren Gobernuak minbizia duten pertsonei ematen zaizkien laguntzak eten ditu, hauek dira ondorioak

Gure begiz

2024, ots. 13 - 12:02

Mileiren Gobernuak minbizia, gaixotasun kronikoak eta autoimmuneak dituzten pertsonek jasotzen dituzten laguntzak etetea erabaki du. Egoera Berezietan Zuzeneko Laguntza emateko Zuzendaritzak (DADSE) egiten zituen zereginak eten ditu. Programa hori 2016an sortu zen, osasun-estaldurarik ez zuten edo egoera zaurgarrian zeuden gaixotasun urgenteetako pazienteei laguntzeko. Asko dira laguntza honen mende daudenak. "Gaixotasun hau apolitikoa da, edonori egokitu dakioke. Tratamenduaren bila zoazenean, ez dizute galdetzen nori eman zenion botoa " adierazi du Debora Boscok, Solidaridad Cáncer Argentina Fundazioko presidenteak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista