Nagore Alkorta: "Informazio gutxi jasotzen dugu Jaurlaritzatik eta horrek eragozten digu erabakiak azkar hartzea"
Gure begiz
2021, urt. 26 - 12:01
Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea izan dugu Gurean Gaur albistegian. Azpeitia 100.000 biztanleko 1.000 kasu positiboren langa gaindituta, neurriak Jaurlaritzak iradokitakoak baino gehiago gogortu behar izan dituzte. Herritarrei neurriak betetzeko deia luzatu die Alkortak.