Skip to main content

Nagore Alkorta: "EAJk gai hau hedabideetara atera du eragileek bilera egin aurretik"

Gure begiz

2021, mar. 22 - 12:03

Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Corrugados enpresaren inguruan sortutako eztabaida hizpide. Alkortak salatu du EAJk gaia hedabideetara eraman duela "oraindik ere eragile guztiek bilera egin aurretik".

Alkortak adierazi du Azpeitiako Udalak Corrugados berriro ere irekitzeko prestutasun osoa duela, baina azpimarratu du begiratu egin behar dela "legez" zer egin daitekeen: "Ez da borondate kontua", azpimarratu du. Izan ere, orain "ez dago aukerarik" Corrugados orain dagoen toki berean zalbatzeko, ingurumen-baldintzak eta hirigintzakoak bete behar direlako. Alkortak aukera legal "bat" dagoela adierazi du, baina Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari mahaiean eseritzeko deia egin die.

Hamaika Telebista