Skip to main content

Jon Hernandez, kirol kazetaria: “Nerea Arrutik nagusitasunez irabazi du Euskal Herriko Aizkora txapelketa”

Gure begiz

2023, urr. 16 - 16:10

Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kirol kazetariarekin. Zubietan jokatutako euskal derbiari dagokionez, Realak 3 eta 1 gailendu zitzaion Eibarri. Hernandezen esanetan, Realak erabakita utzi zuen partida 20. Minuturako, eta nabarmendu du jaitsiera postuetatik atera dela, Eibar ez bezala. Athleticek galdu egin du Villarrealen aurka, eta nabarmendu du Lezamatik kanpo punturik lortu ezinik jarraitzen dutela.

Nerea Arrutik nagusitasunez gailendu da Euskal Herriko Aizkora txapelketa, eta 17 minutu eta 59 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko. Bigarrena izan da Nerea Sorondo, eta Arrutik baino ia lau minutu gehiago behar izan ditu enborrak mozteko (21:54); Oihana Fernandez de Barrenak osatu du podiuma (25:10). Laugarren izan da Ane Zapirain (29:13), bosgarren Maika Ariztegi (30:53) eta seigarren (Malen Barrenetxea (35:26).