Niko Cuenca: 'Inflazioa altua bada eta hazkundea motela, errenta baxuenak dira galtzaileak'
Gure begiz
2022, mar. 25 - 10:03
Niko Cuenca ekonomialariak Ukrainako gerraren ondotik hazkunde aurreikuspenen beherakadak ekar dezakena aztertu du. Inflazioa "txiroei ezarritako zerga" bezala definitzen da askotan, azaldu du; inflazioa altua dagoenean eta hazkunde ekonomia moteltzen denean, "errentarik txikienak dituztenak dira galtzaileak". Europako Banku Zentralak interes tasen gorakadarekin jarraituko duela iragarri du, gainera; familiek eta enpresek duten zorpetzea handitu daiteke. Momentuz hazkundea espero dela azaldu du, dena den, Next Generation funtsekin "ekonomia eustiko" duelako; baina bilakaerari adi egon beharko dela.