Oihan Larrañaga: "EBtik kanpoko mugikortasuna kontrolatu nahi da Schengen erreformaren bidez"
Gure begiz
2021, mar. 17 - 11:03
Oihan Larrañaga kazetaria izan dugu Gurean Gaur magazinean, COVID19ak eragindako pandemiaren ondorioz Europar Batasuneko mugikortasuna mugartzeko hartu diren neurriak hizpide. Izan ere, gaitzaren ondorioz, Europar Batasuneko herrialdeen arteko mugikortasuna mugatu dute. Hala ere, Larrañagak ez du "kolokan" ikusten Schengen eremua, "hori delako Europar Batasunarekiko apegoa sortzen duena".
Schengen espazioaren erreforma mahai gainean jarri da azken hilabeteetan, batez ere Frantziako presidentea den Emmanuelle Macron eta Alemaniako kantzilerra den Angela Merkelen artean. Larrañagaren ustez, erreforma honen helburua Europa "gotortzea" da: "Europar Batasunaren barneko mugimendua aske utzi nahi dute, baina kanpotik datorrena kontrolatu".