Olga Leibar: "Haurrak generorik gabe hezteko hezkidetza ikastaroa antolatu dugu gurasoentzat"
Gure begiz
Olga Leibar Oiartzungo Udaleko feminismo zinegotzia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Izan ere, martxoaren 8aren ondoren ere hainbat ekitaldi eta hitzaldi feministak antolatu dituzte Oiartzungo Asanblada Feministarekin batera.
Zaintza izango da landuko duten gaietako bat. Izan ere, "oso kezkatuta" daude gai horerkin, pandemiak "areagotu" egin duelako "zaintza krisia". Zentzu horretan, emakumeek zaintza lanetan duten "zama" lantzeaz gain, 'Salda Badago' liburuaren aurkezpena eta Zinegoak jaialdiko laburmetraiak ere proiektatuko dituztela azaldu du.
Bestalde, gurasoei zuzendutako hezkidetza ikastaro bat ere prestatu dutela gaineratu du: "Hezkidetzak generorik gabe heztea esan nahi du, eta hori lantzeko ikastaroa antolatu dugu gurasoentzako".