Patxi Zabaleta: "Bakegintzan ere gizon oso konprometitua izan zen"
Gure begiz
2021, mar. 09 - 11:03
Patxi Zabaleta abokatua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Telesforo Monzonen heriotzaren 40.urteurrenean. Bera ekarpen nagusia "iruditeria" dela azpimarratu du: "Komunikatzaile aparta izan zen, eta garrantzia handia ematen zion alor horri". Era berean, adierazi du ez zuela inork "berak bezain ongi" lurraldetasuna eta herri honen bilakaera historikoa "defendatu" eta "irudikatu". Bakegintzan ere gizon "konprometitua" izan zela gaineratu du Zabaletak: "Tortura eta biolentzia gainditzeko egin zituen ageriko zein ezkutuko ahaleginak ezin dira ahaztu".