Skip to main content

Vero Satrustegi: "Antzutze behartuengatik epaituko dute Fujimori Peruko presidente ohia"

Gure begiz

2021, mar. 10 - 11:03

Veronica Satrustegi kazetariarekin Latinoamerikako hainbat herrialdetako egoera politikoa aztertu dugu Hamaika Telebistan. Peruko presidente ohia den Alberto Fujimori milaka indigena antzutera behartzea egotzita epaitzen ari dira. Beste eskandalu baten berri ere izan dugu Panamatik. Ikerketek dioenez, agerian geratu da abusuak jasan dituztela urte luzez Panamako Gobernuaren aterpetxeetan egondako haurrek, eta hainbat agintarik dimisioa eman dute.


Bestalde, El Salvadorren hauteskundeak izan dira otsailaren 28an, eta Nayib Bukelek irabazi ditu bozak Nuevas Ideas alderdiarekin. Boz historikoak izan dira bipartidismoa amaitu delako hiru hamarkaden ostean, eta Bukelek gehiengo absolutua lortu duelako. Horren ondorioz, aurrekontuak onartzeko aukera izango du, eta botere legegilea izan ezik, botere judiziala kontrolatzeko aukera izanen duela azaldu du Satrustegik.


Azken egunetan 75 preso hil dira Ekuadorren, banden arteko liskar baten ondoren izandako lau matxinaden ondorioz. Tentsio handiko momentuak bizi dira azken egunetan Ekuadorreko espetxeetan, baina Satrustegik dioenez, dagoeneko egoera "egonkortuta" dago.

Hamaika Telebista