Vero Satrustegi, nazioarteko kazetaria: "Maya trenak arriskuan jartzen ditu paisaia eta naturaren altxorrak"
Gure begiz
Mexikon hego ekialdea zeharkatuko duen trenbide bat eraikitzeko plana dago, Maya trena. Horixe da Lopez Obrador presidentearen proiekturik adierazgarriena Satrustegiren hitzetan. Izan ere, 1.500 km-ko bideak Chiapas, Tabasco, Campeche, Yucatan eta Quintana Roo estatuak elkartzea du helburu. Satrustegik paisaiari buruz azaldu duenez,estatu horietan oihana dago, eta trena oihanean barrena pasatuko da. Bertan dago, gainera, munduko urpeko haitzulo sistemarik handienetakoa. Ingurunearen aldeko aktibistek “ekozidiotzat” jo zuten proiektua hasiera hasieratik.
Gauzak horrela, joan den astean Yucatango Auzitegi Federalak hegoaldeko 5. zatiaren lanak bertan behera uzteko agindu du. Horren arrazoia da obrek lurpean izaten ari diren eragina. Auzitegiak Gobernuari egiaztagiri bat eskatu dio ziurtatzeko proiektuak ez dituela naturaren altxor hauen aurkako ingurumen legeak urratzen.