Skip to main content

Vero Satrustegi, nazioarteko kazetaria: "Gutxienez 43.000 hektarea erre dira Txilen"

Gure begiz

2024, ots. 06 - 11:02

Txileko agintarien arabera, 123 dira jada herrialdeko erdialdean, Valparaiso eskualdean, piztutako baso suteetan hildakoak. Dena dela, biktima kopuruak gora egingo duela uste dute, hainbat pertsona desagertuta baitaude. Adierazi dute identifikazioari dagokionez lan handia dagoela oraindik egiteke. Satrustegik azaldu duenez, salbuespen egoera eta etxeratze agindua ezarri da egoeraren larritasunagatik. Gobernuak baliabide guztiak suteei aurre egiteko eta familien segurtasuna lehenetsiko dutela azpimarratu du.

Hamaika Telebista