Skip to main content

Vero Satrustegi, nazioarteko kazetaria: "Txiletarren %61ak negatiboki baloratzen du migrazioa"

Gure begiz

2024, Maiatza 14 - 12:05

Txileko Ikasketa Publikoen Zentroak migrazioaren inguruko azterketa argitaratu berri du eta datuak inoiz jaso diren negatiboenak dira: txiletarren %61ak negatiboki baloratzen du migrazioa. Ikertzaileek lehenbailehen migrazio politikak birpentsatzeko beharra azpimarratu dute. Vero Satrustegik azaldu duenez, migrazioa politizatu egin da eta nabarmen hazi ere. Datu ofizialen arabera, 2017an %4,1 izatetik, 2022an %8.2 izatera pasa da.