Veronica Satrustegi: "Urte oso erabakigarria izango da aurten Latinoamerikan hauteskundeak egingo dituztelako hainbat herrialdetan"
Gure begiz
2021, urt. 27 - 13:01
Veronica Satrustegi Perun bizi den kazetaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Aste bat igaro da Joe Bidenek presidente kargua haru zuenetik, eta oraindik ikusteko dago zer-nolako aldaketak egiten dituen migrazio politiketan eta Latino Amerikako herrialdeekiko harremanetan. Momentuz, egoera irregularrean daudenen behin behineko herritartasuna tramitatzeko aukeraz hitz egin du, beste neurri batzuen artean. Era berean, Latinoamerikan urte erabakigarria izango da, hauteskundeak izango direlako hainbat herrialdetan. Azken hilabeteetako Venezuelako eta Boliviako hauteskundeetako ezkerraren garaipenaren ondotik, ziklo progresista oso bat zabaltzeko aukerak ote dauden aztertu du Satrustegik.