Image

Klik batean

Hitzekin eta irudiekin jolasean

Hitza, musika eta antzerkiarekin jolasean arituko gara aste honetako Klik Batean saioan. Iruñerriko hainbat artista ezagutuko ditugu: Amaia Elizagoien ipuin kontalaria eta Amelie proiektuaren bultzatzailea, Olaia Olaverri eta Diana Arboniés Kaba inurria ipuin musikatuaren sortzaileak, eta Iosune de Goñi idazle, argazkilaria eta itzultzailea. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan ere lehen saria irabazi berri du Itzalak uraren azpian lanarekin, eta Liberoamerika argitaletxeko editorea da.

Klik Batean | Askapena, Bolante baten historia eta Memoria hizpide

Pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, Askapena erakunde internazionalistak brigadak antolatu ditu berriz, eta horri buruz hitz egin dugu Lucia Etxeberriarekin. Horrez gain, Jose Miguel Etxeberria Naparraren desagerpena oinarri duen 'Bolante baten historia' dokumentalaz hitz egingo dugu Iban Toledorekin, eta Memoria duten eskolak egitasmoa izango dugu hizpide Patxi Abasolo Mendillorri Institutuko arduradunarekin.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image