Iosune de Goñi Burlatako idazle eta argazkilaria da. Artearekin erlazionatutako hainbat alorretan dabil lanean, eta horietako batzuen inguruan hitz egin dugu berarekin, baita irabazitako azken bi sarien inguruan.

Iosune de Goñi Burlatako idazle eta argazkilaria da. Artearekin erlazionatutako hainbat alorretan dabil lanean, eta horietako batzuen inguruan hitz egin dugu berarekin, baita irabazitako azken bi sarien inguruan.
Skabidean taldea, duela 10 urte sortu zen Iturrama institutoan. Lagunartean sortutako talde honek, ibilbide luzea du eta duela gutxi 'Hiri zahar zikina' haien azken lana argitaratu zuen. Ibilbideaz baita azken diskaz hitz egiteko aukera izan dugu Antonio eta Nikolasekin.
Dantzaren Nazioarteko Eguna izaki, dantza izan da aste honetako Klik Batean saioko protagonista. Ainhoa Egizabal dantzaria eta izen bereko dantza eskolaren sortzailea elkarrizketatu dugu, eta baita Iruña Dantza Taldeko eta Sutan Dantza Taldeko kideak ere.
Literatur proposamenez beteta dator aste honetako Klik Batean saioa: Sortaldekoak (Hedoi Etxarte), Bekatorosak, Borrokalari transgeneroak (Fermintxo Zabaltzaren itzulpena) eta Lodo (Julen Azcona).
Chavela Vargas 1919ko apirilaren 17an jaio zen Costa Rican. Askatasunari abesten zion oihu urratua zuen, eta bere ahotsarekin eta gitarrarekin soilik ikuslea hunkitzeko gaitasuna zuen.
1961eko apirilaren 12an Vostok 1 Baykonurreko sobietarra kosmodromotik aireratu zen. Atmosferatik haratago eraman eta hutsean askatutako kapsula esferiko txiki bat zeraman. Barruan Yuri Gagarin zihoan, Sobietar Batasuneko aire-indarraren pilotu bat, 27 urterekin espaziora bidaiatu eta Lurraren inguruko orbita osatu zuen lehen gizakia izan zena.
Maite Aizpurua Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlanaren zuzendaria, Hodei Magoa eta Xanti Agirrezabala eta Matxalen de Pedro Antigone edo ezetzaren beharra antzezlanaren aktore eta zuzendariekin hitz egin dugu bigarren denboraldiko lehen Klik Batean saioan.