Image

Klik batean

Klik batean | Gune autogestionatuak

Aste honetako Klik Batean saioan, Iruñeko Laba eta Txantreako Auzotegi kultur etxe autogestionatua ezagutuko ditugu.

Laba proiektua gune fisikoa izango da, eta euskara "erdigunera" eramateko proiektua da. Egitasmoko kideak diren Aitor Perezek eta Izaskun Barberrek proiektuaren xehetasunak eman dizkigute. Bestalde, Auzotegi kultur etxe autogestionatuak urteak daramatza Txantrea auzoko elkargune izaten, eta azken hiru urteetan eztabaida prozesu bat egin dute. Auzotegiko kide diren Sergio Barrenetxeak eta Irati Bakaikoak herritarrei bertara hurbiltzen deia egin diete.

Gaur 21:30ean saioa osorik Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean. Ez hutsik egin!

Klik batean | Espazio autogestionatuak

Laba proiektua aurkeztu dute Iruñean. Gune fisiko bat da, eta euskara "erdigunera" eramateko proiektua ere bada. Egitasmoko kide diren Aitor Perezek eta Izaskun Barberrek proiektuaren xehetasunak eman dizkigute.

Auzotegi kultur etxe autogestionatuak urteak daramatza Txantrea auzoko elkargune izaten. Azken hiru urteetan eztabaida prozesu bat egin dute, espazioak auzoan duen potentziala guztiz atera ahal izateko. Sergio Barrenetxea eta Irati Bakaikoa Auzotegiko kideek interesa daukan edonori bertara hurbiltzeko gonbita egin diote.

Klik batean | Mugimendu eta dantza

Irantzu del Valle de Miguelek MI-TI komunitate artistikoaren proiektua jarri zuen martxan, eta bertan arte disziplina ugari lantzen dituzte. Uharte Arte Garaikide Zentroaren laguntzak jaso, eta ikuskizun bat prestatu dute. Andrea Loyolak eta Irantzu del Valle de Miguelek berak horri buruz hitz egin digute.

LA FAKTORIA Zentro Koreografikoak dantza garaikideari buruzko nazioarteko entrenamendu eta ikerketa programa eskaintzen du Marta Coronado, Laida Aldaz eta Carmen Larrazen zuzendaritzapean, Iruñean. Programa hau kultur ingurune bati buruzko jakintza handitu eta sorkuntza prozesu kreatiboetan parte hartu nahi duten dantzariei zuzenduta dago. La Faktoria Choreographic Center proiektua legebiltzarrean aurkeztu zen eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jasoko dute aurten.


Pasa den igandean 16 urte bete ziren Rosa Parks hil zenetik, eta bere bizitza errepasatuko dugu.

Klik batean | Kolektiboek sortutako proiektuak

Ahaztutako emakumeen memoria berreskuratu nahi duen ikerketa-proiektua da Gerlariak, eta honakoa hau da bere leloa: Betidanik geunden, betidanik izan gara Gerlari.

Uharteko Arte Garaikidea Zentroak Tresnaka proiektua du martxan. Artisten sormen prozesuak eskola eta institutuetan ezagutzeko aukera eman nahi du. Nerea de Diego Uharteko zentroko zuzendaritza taldeko kideetako bat da, eta hasieratik aritu da proiektu hau garatzeko prozesuan.

Iruñerriko zortzi gaztek euren sorkuntza lanei espazio bat eman eta Harramazka kolektiboa sortu zuten. Julen Azketa Etxeberria eta Olatz Aspirotz Larzabal proiektuaren kideekin hitz egin dugu.

Klik batean | Hannah Arendten 115 urtebetetzea

Hannah Arendten 1969ko Indarkeriaz liburua euskarara ekarri du Iruñeko Katakrak argitaletxeak, Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailearen eskutik. Itziarrekin berarekin eta Katakarakeko kide Hedoi Etxarterekin hitz egin dugu liburuaz.

Urriaren 10a Buru Osasunaren Nazioarteko eguna da, eta horren harira, kultur proposamen bat luzatu dizuegu. Susa literatura argitaletxeak Literatur Emailuak izeneko albistari digitala jarri zuen martxan 2002ko urtarrilean. Astero ale berri bat argitaratuz, 1.000. zenbakira iritsi dira aurten. Mikel Elorzarekin hitz egin dugu horri buruz.

Klik batean | Euskal gatazka kulturan

Irati Goikoetxea idazleak 2019ko Igartza Saria jaso duen lana aurkeztu du aurten. ‘Herriak ez du barkatuko’ eleberriarekin, ETAren biktima baten mina landu nahi izan du egileak, eta liburua «eztabaidatzeko» tresna izatea espero du.

'Kaxa Hutsak' Euskal iheslarien esperientziak ezagutu eta kontatzeko ikus-entzunezko proiektu dokumental bat da. Iheslarien erralitatea ikustarazi nahi du eta horren inguruan egileekin hitz egin dugu.

Neus Catalá Pallejak 106 urte beteko zitukeen aurten. Neus 1915eko urrriaren 6an jaiotako ekintzaile antifaxista kataluniarra izan zen. Bere bizitzari errepasoa emango diogu saio honetan.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image