'La Eskolta' Lizarran jaiotako punk musika taldeak Que comience la tempestad bere lehenengo maketa atera du 2023ko otsailean. Pau Berrueza bakarlaria, berriz, Lizarrako kaleetan hasi zen sortutako melodiak esperimentatzen.

'La Eskolta' Lizarran jaiotako punk musika taldeak Que comience la tempestad bere lehenengo maketa atera du 2023ko otsailean. Pau Berrueza bakarlaria, berriz, Lizarrako kaleetan hasi zen sortutako melodiak esperimentatzen.
Alatz Lopez eta Maialen Diaz ezagutuko ditugu gaurko Klik Batean saioan. Lopez margolariak txikitatik izan du harremana artearekin, eta azken urteetan, hainbat musika talderen kontzertuetan zuzenean margotu du, musikaren erritmoa jarraituz. Maialen Diaz aktorea antzerkigintzan murgilduta dago. Bere hitzetan, antzerkiak ohikoak ez diren lekuetara begiratzeko aukera eskaintzen dio gizarteari.
Lizarraldera bidaiatu dugu Olatz Larunbe"La Faktoria" dantza eskolan formatutako dantzariaren "Uholdeak" proiektua ezagutzeko. Horrez gain, Amaia Prietok bere aitarekin sorturiko "BakuBarrikupel" proiektuan barneratuko gaitu: kupela zaharrei bizitza berri bat emanez, lanparen diseinu berriak sortzen dituzte.
Maddi Ane Txoperena hendaiarrarekin hitz egin dugu Ez erran inori bere bigarren liburuaz; haurtzaroko sexu abusuez hitz egin du bertan. Simon Maciasen helburua izan da inspiraziotzat dauzkan pertsonak elkarrizketatzea, eta horrela animatu zen eduki sortzaile bihurtzera.
Maitena Muruzabal Iruñeko 72-22 Topaketen ekoizpen lanetan dihardu. Nazioarteko arte, pentsamendu eta kultur topaketa hauek, duela berrogeitamar urte izan zuten garrantziaz mintzatu da. Baita 2022. urtean, topaketa hauek birgogiratzeko eta kulturaren inguruko grina berpizteko Nafarroako Gobernuaren proposamenaz.
Raimundo El Canastero duela urtebete sortutako proiektua da. Haien hasiera berezia izan zen arren, taldea handitzen joan da eta haien abesti propioak kaleratu dituzte. Izan ere, haien helburua 'Raimundo' ahalik eta urrunen eramatea da.
Ekainaren 18an banda osoaren aurkezpena egingo dute Berriozarren.
Muskil film laburra Euskal Herriko landa eremuan kokatzen da, 80.hamarkadan. Egunerokotasun eta indarkeriaren infernutik irtetzeko beharra duen adineko emakume baten istorioa kontatzen du.
Film laburraren produkzio arduraduna den Leire Llanorekin hitz egiteko aukera izan dugu.