'Betidanik geunden, betidanik izan gara gerlari'
Klik batean
2021, mar. 10 - 07:03
“Betidanik geunden, betidanik izan gara gerlari”. Hori da Gerlariak proiektuaren leloa. Ahaztutako emakumeen memoria berreskuratu nahi duen ikerketa-proiektua da, ilustrazio liburu forma hartu duena. Monica Revenga euskaldun berria da, baina proiektua ezagutarazteko euskarazko azalpen bat irakurtzera animatu da.