Image

Minutu batean

Skabidean taldeak 10. urteurrena ospatzeko dokumentala kaleratuko du

Iruñeko reggae, ska eta rocksteady taldeak bere ibilbidearen errepasoa eta unerik hunkigarrienen oroitzapenak batzen dituen dokumentalaren trailerra kaleratu berri du. Baina interneten argitaratu aurretik, dokumentala ikusteko emanaldiak antolatuko dituzte herri ezberdinetan zehar. Dokumentalaren egileak Ekhiñe Aizkorbe eta Antonio Iriarte dira. Horretaz gain, Skabidean taldearen hamargarren urtebetetzea ospatzeko emanaldi berezia emanen dute urriak 22an Totem aretoan, Iruñean.

Bilboko Guggenheim museoak 25 urte bete ditu

1997ko urriaren 18an zabaldu zuten Bilboko Guggenheim museoa. Museoa dekonstruktibismoaren estilo arkitektonikoaren arabera eraiki zen, eta CATIA izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko. Frank Gehry estatubatuarra da eraikinaren arkitektoa.

Guggenheim Bilbao Museoa inauguratzea pizgarri handia izan zen bai hiriko bai inguruko kultura-, ekonomia-, gizarte- eta arte-alorretan.

Guztira 24,7 milioi pertsonak bisitatu dute Bilboko Guggenheim museoa 25 urteko historian. 5.884 milioi euroko ekarpena egin dio BPGri. Gainera, bere jarduerak urtean batez beste 5.420 lanpostu mantentzen lagundu du.

Mende laurdena ospatzeko, 'Sekzioak/Intersekzioak erakusketa aurkeztuko dute, Museoaren Bildumaren 25 urte ', erdiguneko areto guztiak hartzen dituena. Hainbat ekitaldi eta erakusketa antolatu dituzte ospakizun gisa.

Euskaltzaleen Topaguneak 25 urte bete ditu

25 urte dira Euskara Elkarteen Topagunea izendatutakoaren eratze batzarra egin zutela. Euskaltzaleen elkarteak eta euskal hiztun komunitatea saretu, indartu eta hedatzeko sortu zen Topagunea 1996. urtean. Euskaraz bizitzeko guneak, zerbitzuak eta ekimenak sortzen dituzte beste eragile batzuek euskararentzako aukeraketa espazioak sor dezaten. Egun, 75 elkartek osatzen dute Topagunea, eta 15.000 bazkidetik gora ditu.

2017ko irailaren 20an, Espainiako Guardia Zibilak 15 pertsona atxilotu zituen Bartzelonan

Urriaren 1erako deitua zegoen Kataluniako autodeterminazio erreferenduma geldiarazi nahi zuten hala. Gehienak Generalitateko kargudunak ziren.Kataluniako gobernuaren bulegoak miatu zituzten.

Atxiloketen berri izan bezain laster, elkarretaratzeak egin ziren miaketak egiten ari ziren sailetako egoitzetan. Ekonomia Kontseilaritzaren inguruan bildutako jendetza 40.000 pertsona ingurukoa izan zen.Data azpimarragarria da herritarren mobilizazioagatik eta borrokak izan zuen oihartzunagatik.

Irailaren 21ean, atxiloketen biharamunean, elkarretaratze bat deitu zen Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, atxilotutako pertsona guztiak aska zitzatela eskatzeko.

Ekitaldian milaka lagun izan ziren eta Jordi Sanchez i Picanyol (ERC), Jordi Cuixart (ERC), Carme Forcadell (PDeCAT) edo Albano Dante Fachin (Podem) izan ziren, besteak bete.

Irailaren 22an, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak kereila bat jarri zuen Jordi Sanchezen eta Jordi Cuixarten aurka, Ekonomia Sailean eta inguruetan gertatutakoaren arduradun nagusi izan zitezen.

Kereilaren arabera, justiziaren jarduera eragotzi zuten, mobilizazio «iskanbilatsua» sustatuz, eta, beraz, sedizio delitua egotzi zieten. Geroago, kereilan sartu ziren, halaber, nagusia (Josep Lluis Trapero) eta Bartzelonako intendentea (Teresa Laplana), Mozos de Escuadra taldekoa. Urriaren 16an, Sanchezek eta Cuixartek Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu behar izan zuten, eta hark fidantzarik gabeko badaezpadako espetxealdia ezarri zien. Madrilgo Soto del Real espetxera bidali zituzten – Egun hori ere deklaratu zuen, eta karguekin aske utzi zuten.

Parekidetasuna lortzeko borrokan. Herri bat. Alarde bat.

1638ko uztailaren 1ean Luis XIII.a Frantziakoaren gudarosteak Hondarribia setiatu zuen. Lehenbiziko egunetan hondarribiarrek udalerriko elizan bildu eta Guadalupeko Ama Birjinari setio hartatik libratzearen truke Olearso muinoko Guadalupeko baselizara urtero prozesioa egingo zutela hitzeman zioten. Setioa bukatu zenean, hondarribiarrek hitzeman zuten bezala, kalera ateratzen dira alardea egitera.

Konpainia bakoitzak bere janzkera eta ezaugarri bereizgarriak ditu alardean.

Urteetan, emakumeen eginkizun bakarra kantinerarena izan da. Ez da parekidetasunik izan. 1990eko hamarkadatik aurrera, hainbat pertsona eta alderdik emakume eta gizonen parte-hartze askea proposatu dute.
25 urte dira Hondarribian alarde parekidearen alde emakumeak protesta egin zuten lehenbiziko alditik. 1996an, 26 emakume alardean sartu ziren, eta irainka eta kolpeka hartu zituzten. Ordutik auziak bere horretan dirau, eta herriko festetan banaturik egiten dituzte desfileak: Alarde baztertzailea alde batetik, eta Jaizkibel Konpainia bestetik.

Aurrekoek ereindakoaren uzta jasotzera dator aurtengo Nafarroa Oinez Tafallan

Laugarren aldiz ospatuko dute Nafarroa Oinez Tafallan datorren urriaren 16an. “Erdian erein” lelopean, azken lau hamarkadatan euskaraz bizitzeko lan egin duten belaunaldiak omenduko ditu Garcés de los Fayos ikastolak.

Izan ere, 1986, 1997 eta 2011ospatu ondoren, erdialdean ospatuko dute berriz ere Nafarroako ikastolen jaialdia.

Gaur egun euskarak Tafalla aldean duen osasuna, garai bateko belaunaldiek egindako ahaleginaren emaitza izanik esker oneko Nafarroa Oinez izango da aurtengoa.

Gauzak honela, urriaren16an, Tafallako kaleak jendez beteko dira, euskaraz bizitzearen aldeko aldarria, Nafarroako erdigunetik Euskal Herrira ozen hedatzeko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image