Image

Minutu batean

Donostia, 1813ko abuztuak 31

1813ko abuztuaren 31n, Donostiarren aurkako sarraskia egin zuten espainiarren aliatu ziren soldadu ingeles, eskoziar eta portugaldarrek. Francisco Javier Castaños jeneral espainiarrak donostiar guztiak hiltzea eta Donostia erretzea agindu zuen. Hala ere, historialari askok diote gertatutakoaren erantzukizuna Graham eta Wellington britainiar jeneralek izan zutela.

Hiria setiatuta eduki zuten hainbat hilabetez, frantsesak kanporatzeko. Harresiak gainditu eta hirian sartu zirenean, frantziarrak Urgull mendian gotortu ziren. Bitartean, herritarrei dena lapurtu, ia emakume guztiak bortxatu eta aurka egiten zien edonor hil zuten. Hiri osoa suntsitu eta kiskali zuten.

1813an sarraskiaren ostean Donostian 300 bat lagun bakarrik gelditu ziren, garaiko Udaleko aktaren arabera. Hiritik kale bakarra salbatu zen, egun, abuztuaren 31 kalea dena.

Gaur egun, urtero abuztuaren 31a hartan gertatukoa gogoratzen dute hirian.

Gregorio Larrañaga 'Mañukorta' bertsolari markinarra zendu da 78 urterekin

Plazaz plaza Euskal Herri osoan barrena ibili zen urte luzez, eta 1990eko urteen hasieran saio gehien egiten zuten bertsolarien artean ibili zen. Gaztetatik lanean hasi eta soldaduska egitera Ferrolera (Galizia) bidali zuten gero, «marinara»; bi urte egin zituen han. Ameriketara egin zuen 24 urterekin, osabarekin, artzain, eta sei urte eman zituen han, 1967tik aurrera. Heldutakoan, Danobat lantegian hasi zen lanean, eta Cicautxon gero, 57 urterekin erretiroa hartu arte.

Bertsozaletasuna amaren aldeko familiagandik jaso zuela azaldu izan zuen; bere kasa ikasi zituen bertso zaharrak. 1960ko hamarkadan hasi zen jendaurrean kantari; urte hartan egin zuen lehenengo plaza, Markinan bertan, Abel Muniategirekin besteak beste. 1980ko urteetan egin zen ezagunago. 1989ko Txapelketa Nagusian finalaren atarian geratu zeeann, eta Orixe eta Xenpelar sariak ere irabazi zituen.
Bertsolaritzatik harago ere ezaguna egin zen Mañukorta azken urteetan. 2014an Xabier Amurizak haren inguruan ateratako liburuaren izenburua da horren erakusle: Mañukorta bertsonajea.

Gerra zibilaren 86. urteurrenean egia, justizia eta erreparazioaren bila jarraitzen dute askok

Errepublikaren gobernuaren aurka estatu kolpea jo zuen Espainiako armadaren zati handi batek 1936ko uztailaren 18an.
Herritarrek aurre egin zioten era antolatuan eta armaturik; eta estatu kolpeak porrot egin zuen. Haren ondotik hasi zen Gerra Zibila, errepublikarren eta nazionalen artean. Gerra hark Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Gerraren ondoren hasi zen 40 urteko diktadura. 86 urte geroago, krimen horien zigorgabetasunak bere horretan dirau. Milaka lagunek jarraitzen dute senideen gorpuen bila; hobi komunetan daudenak edota familien baimenik gabe Erorien Haranera eramandakoak. Memoria Demokratikorako Lege berriari esker, auzitegi frankistak legez kanpokotzat jo dira eta ezarritako zigorrak baliogabetu dira. Batzorde independente bat eratuko da Francoren diktaduran izandako giza eskubideen urraketak argitzen laguntzeko. Baina egia, justizia eta erreparazioan urratsak ematea eragozten dute oraindik espainiar Amnsitia Legeak eta Sekretu Ofizialen Legeak
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image