Image

Minutu batean

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko da Atarian

Ekainaren 5ean, igandean, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko da Atarian. Aurtengo leloak "Lur bakar bat" modu jasangarrian eta naturarekin harmonian bizitzeko deia egiten du. 2022an 50 urte beteko dira ekainaren 5a Stockholmeko Giza Inguruneari buruzko Nazio Batuen Konferentzian Ingurumenaren Munduko Egun izendatu zutenetik.

120 urte, Joxepa Antoni 'Xenpelar' bertsolariak neskazaharren defentsan idatzitako bertsoez

Enrique Elizetxeak irabazi zuen aldizkariak neskazaharrak gai jarrita antolatutako sariketa, haiei buruz sekulakoak esanez.
Emakume asko haserretu ziren eta bere ama eta osaba Xenpelar bezalaxe bertsolariak zirenez Joxepa Antoniri eskatu zioten Elizetxeari bertsoz erantzuteko.

Gaur 85 urte bonbardatu zuten Gernika

Gaur duela 85 urte, 1937ko apirilaren 26an, Alemania Kondor Legioak eta Italiako Aviazzione legioen hegazkinek Gernika bonbardatu zuten ehunka hildako eta zauritu eraginez. Astelehenero bezala azoka eguna zen herrian.

Lau orduko bonbardaketa izan zen. Eraikinen % 1 besterik ez zen zutik geratu. Ondorengo gerretan hain ugariak izango ziren zibilen sarraskien saiakera izan zen. Azken ikerketen arabera, hildakoak 2000tik gora izan ziren.

1937an bertan, gertaera lazgarri hura gaitzat hartuta, Pablo Picasso margolariak Gernika margolana egin zuen, urte hartako Parisko erakusketa unibertsalean gerren zentzugabekeria mundu osoari erakusteko.

Pablo Gonzalez kazetariari behin-behineko espetxealdia ezarri diote

Ukrainako gerraren ondorioen inguruko jarraipena egiten ari zela Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu eta espetxeratu zuten. Ordutik, hiru astez familiak eta ez haren konfiantzazko abokatuak ezin izan dute harekin harremanetan jarri. orain, Poloniak senideei jakinarazi die Gonzalez maiatzaren 29ra arte egongo dela espetxean. Haren aurkako "frogak" daudela dio gutunak, zehaztapenik gabe.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image