Image

Minutu batean

Arnasguneetako euskararen erabilerak behera egin du UEMAk egindako behaketaren arabera

Erabilera orokorrari begiratuta, antzeko emaitza eman dute 2017ko eta 2021eko neurketek: bostetik hiru euskaraz, % 61,1. Udalerria tipologiaren arabera, 25 puntuko aldea dago euskaldun portzentajea % 80tik gorakoa edo beherako izan.

Bilakaera, ordea, negatiboa da arnasguneetan 2017tik, jaitsi egin da kaleko erabilera, hiru puntu. Adinaren arabera, zenbat eta helduago, euskararen erabilera txikiagoa. Umeek egiten dute euskaraz gehien (% 75 inguru). Gazteen eta heldu gazteen artean % 65ekoa da erabilera, eta %5 0 pasatxokoa heldu nagusietan eta adinekoetan.

Haurrak eta gainerako adin tarteetako hiztunak aparte daudenean, % 57koa da azken horien erabilera. Batera daudenean, berriz, % 73ra igotzen da.

Emakumeen erabilera zerbait handiagoa da. Adin talde guztietan gertatzen da, adinekoetan izan ezik. Alderik handiena gazteetan (% 6,6) eta umeetan (% 4,1) dago.

Ekintzaile feminista eraso dute ultrakatolikoek jazarritako abortu klinikaren atarian

Emakumezkoak salaketa jarri du, eta Ertzaintzak gizonezko bat identifikatu du erasotzailea delakoan. Elkarretaratzera deitu dute gaurko, biktimari babesa azaltzeko.

Talde «ultrakatoliko» bat abortuaren kontrako protestak egiten hasi ziren hilabete hasieran. Otoitzean aritzen dira eta hara joaten diren emakumeak jazarri dituzte klinikak Hamaika Telebistari ziurtatu dionez.

Egoera salatzeko hainbat ekintzaile feminista elkartu dira klinikako atarian azken hilabetean. Iragan ostegunean ekintzaile bakarra joan zen protestara, eta orduan jasan zuen erasoa. Biktimak salatu duenez, gizon batek besotik tira eta aurpegian jozuen kartela jartzen ari zela.

Erasoa gaitzetsi eta biktimari babesa azaltzeko, haurdunaldiak eteten diren klinika atarian elkartzeko deia egin dute feministek.

Zein da Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren jatorria?

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ehun urte baino gehiagoko mugimendu feministen emaitza izan da, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun ekonomiko, laboral eta soziala aldarrikatzeko. 1857ko martxoaren 8an, milaka ehungintzako langilek New Yorkeko kaleetara irtetea erabaki zuten, lan baldintza kaxkarrengatik protesta egiteko eta ordutegiaren murrizketa eta haurren lanaren amaiera aldarrikatzeko. Emakumeen eskubideen alde borrokatzeko lehen manifestazioetako bat izan zen, eta mugimendu, gertaera eta mobilizazio ezberdinak ordutik aurrera gertatu ziren.

Lilatoiaren 32.edizioa martxoaren 6an ospatuko da

Martxoaren 6an, igandean, ospatuko da 32. Lilatoia lasterketa. Donostiako Atletiko talde antolatzaileak adierazi duenez, 5.000 emakumek eman dute lasterketan parte- hartzeko izena. Lasterketa 10:30ean hasiko da Bulebarretik, eta 5 kilometroko ibilbidea izango du. Euro solidarioari dagokionez, Why Not fundazioak jasoko du Lilatoiaren antolakuntzak bildutako dirua. 12 euro balio zituen izen-emateak, eta euro horietako bat da fundaziora bideratuko dutena.

50 urte Brigate Rosse taldearen lehen abisutik

Brigate Rossek, Italiako talde armatuak, lehen abisua eman zuen duela 50 urte. 1972ko martxoaren 3an Idalgo Macchiarini bahitu zuen ortubetez. Ondoren, aske utzi zuten kartel batekin soinean: 'Brigate Rosse. Hozka eta ihes egiten dute. Ezer ez da zigorrik gabe geratuko. Bat kolpatu ehun hezteko. Botere guztia herri armatuarentzat'.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image