
Minutu batean
Karmele Aierbe euskaltzale ataundarra zendu da, gaixotasun luze baten ondorioz. Ogibidez irakaslea zen baina gaztetatik bere ibilbidea miltantzia politikoarekin uztartu zuen, euskara eta euskalgintza ardatz, borroka eta feminismoari lotuta.
EHE erakundeko koordinatzaile izan zen 80ko hamarkadaren bukaeran eta 1998an HBko mahai nazionaleko kide aukeratua izan zen.
2019an, bere ibilbide politikoari eskainitako omenaldia jaso zuen Ataunen; eta 2021ean, UEMAk ere omenaldia egin zion euskararen alde egindako lan guztiagatik.
Otsailaren 16an egingo zaio azken agurra, 18:30ean, Ataungo San Gregorio auzoko pilotalekuan.
2020ko otsailaren 6an milaka tona lur eta zabor amildu ziren Verter Recycling enpresak kudeatzen zuen zabortegitik behera. Luiziak arrastaka eraman zituen Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak. Amiltzearen ondorioz, gainera, dioxina, furano eta metal astunez bete ziren eskualde jendetsu baten airea, lurra eta ura.
Zabortegia 2011n hasi zen hondakinak jasotzen eta 35 urtez betetzea aurreikusten zuen, 2046. urtera arte. 2012an 185.000 tona hondakin jasotzetik 2018 eta 2019an 500.000 tona baino gehiago jasotzera igaro zen. Urte horietan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hondakin gehien pilatu zutenak izan ziren.
Sexu-genero aniztasunean fokoa jarrita, Lumagorri zisheterosexismoaren aurkako taldeak antolatutako erakusketa aurkeztu du Julen Eizagirre amurrioarrak. Historiari erreparatu, eta izan diren sexu eta genero aniztasunen formak eta borrokak azaleratu dituzte erakusketan, normalizatua dagoen araua abiapuntu.
Txaro Arrazolaren 'Una magnífica explotación' erakusketa ikusgai dago Gasteizko Artium museoan dagoeneko. Artistak bere New Yorkeko estudioko leiho handitik ikusten zituenak margolan bihurtu, eta horiekin bilduma sortu du. Erakusketa martxoaren 13ra arte izango da ikusgai.
Mariana Castillo Deball artista mexikarrak erakusketa eskainiko du Gasteizko Artium museoan. Zientzia, fikzioa eta ikusizko arteak Mexikoko historia prekolonialarekin tartekatu ditu bere artelanean. Azarotik martxoaren 13ra bitartean izango da obra ikusteko aukera.