
Minutu batean
Mikel Laboaren "Lekeitioak" obra aztertzen ari dira Donostiako Tabakalera gunean, Komunikazio-inkomunikazio izenpean. Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzea, poeta garaikideen hitzen musikatzea, eta Lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioa.
Hori dena aztertzeko, Donostiako Tabakalera gunean hainbat ekimen antolatu dituzte uztailean eta abuztuan. Areto nagusian erakusketa zabala ikusteko aukera izango da, non artxiboko obrak eta ekoizpen berriak batu diren. Era berean "Lekeitioak" entzuteko eta aztertzeko aukera izango da Tabakalerako zinema-aretoan, hainbat gonbidaturen eskutik.
Raffaella Carra abeslari italiarra 87 urterekin hil da gaixotasun larri baten ondorioz. 1943. urtean jaio zen Italiako Bolonia hirian eta bere benetako izena Raffaella Maria Roberta Pelloni zen. Gazte hasi zen akotore, abeslari eta dantzari lanetan, eta musika bidea telebista aurkezle izatearekin uztartu zuen ia hil arte. 1970 urtean tsunami bat bezala agertu zen Italiako musika eszenan, eta geroztik agertokia izan du lagun. Dozenaka kantu esanguratsu utzi ditu urte hauetan guztietan: A far l'amore comincia tu, Tanti Auguri, Rumore edo Hay que venir al sur, besteak beste.
Bere ibilbide oparoan oztopoak ere izan zituen: Aita Santuaren debekua Italian, eta Espainiako zentsura frankista jasan zituen bere kantu eta janzkeragatik. Euskal Herrian ere dantzatu eta abestu dira bere kantuak, eta bitxikeri bezala Soziedad Alkohika taldeak "Rumore" kantua moldatu zuen bere erara. Ciao Raffaella! Gaur, pixka bat tristeagoa da gure mundua.
Sociedad Vascongada de Publicacones SA enpresak 18,5 milioien euroren truke saldu du egoitza. Izadi Enea izena jarri diote proiektuari. Udalak eta enpresak sinatu duten hitzarmenak 21.600 m²-ko hirigintza eraikigarritasuna proposatzen du. Horietatik, 21 000 m² bizitegi erabilerarako; 12.600 sustapen libreko etxebizitzetarako, 4.200 babes sozialerako eta 4.200 tasatutarako eta 600 m² merkataritza erabilerarako.
Euskal Herria Zuzenean elkarteak 25 urte bete ditu. EHZ Festibalaren nortasuna bere programazio musikal alternatibo eta aberatsa da. Ez dira gutti EHZtik igarotako taldeak, gerora mundu mailan ezagun egin direnak. Rap, rock, elektro, metal, reggae… Publiko guztiei egokitutako eskaintza proposatzen du festibalak.
1996an antolatu zen lehen aldiz EHZ festibala, Arrosako zolan (Nafarroa Beherea). Euskal Herriko festibalik zaharrena garai berrietako beharrei egokitzen ari da. Beti ere, euskaraz eta auzolanean. Irabazi asmorik gabe eta merkatu komertzialetik kanpo, EH mailako kultur eragile alternatiboek sustatzen dute. Ekimen berezia da hainbat jatorri eta belaunalditako jendea biltzen delako bertan.
Hona hemen Irati Fernandez antolatzaileetako bati egindako elkarrizketa: "Dena montatua da Irisarrin; jendea hartzeko gogoz gaude".
Arrosa irratien sareak 20 urte bete berri ditu, eta egun Euskal Herriko 25 irratiek osatzen dute federazioa. 2001 urtean egin zuten elkartea eratzeko lehen bilera, eta 2002ko EHZ Festibalean gauzatu zen, izena jaialdia egin zen Arrosa herriari eskainiz.
Tokian tokiko irratien arteko harremanak sustatzeko sortu zen sarea, eta egun ugariak dira irratien artean trukatzen dituzten saio eta magazinak. FM-an emititzeaz gain, Arrosa Sarea egungo garaietara egokitu da, eta irrati guztiak biltzen dituen atari digitala, potcastak eta app aplikazioari esker irratsaioak edozein unetan eta tokian entzun daitezke.