Image

Minutu batean

Itziar Ituño, "etengabe ikasten ari den antzezle euskalduna"

Itziar Ituño Martinez, soziologia ikasketak egin zituen EHUn. Baina, interpretazioa ere ikasi zuen Basurtoko Antzerki Eskolan. Lan ugari egindakoa da antzerkian, telebistan zein zineman. Horren adibide da Goenkale telesailean eginiko 15 urteak. Horrez gain, Loreak, Lasa eta Zabala, Errementari, Hil Kanpaiak filmak egin ditu.


Nazioarteko ospea, ordea, La Casa de Papel telesaileko Raquel Murillo inspektorearen paperean aritzean etorri zaio. Lau miloi eta 800 mila jarraitzaile ditu Instagramen. "Etengabe ikasten dabilen antzezle euskalduna". Konpromiso handiko pertsona da Ituño. 2002an Amazoniara joan zen kooperante gisa, antzerki tailerrak ematera. Ezagunak baita ere, Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde egindako musika bideoklipa. Izan ere, aktorea izateaz gain, hainbat musika taldetan aritzen da. Dangiliske dantza taldean, EZ3 eta Ingot rock taldeetan.

Bilbo, Donostia eta Gasteiz batuko dituen AHT sarearen nondik norakoak

Euskal Y-a Donostia, Gasteiz eta Bibo batuko dituen abiadura handiko tren (AHT) sarea da, 169,9 kilometrokoa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurretan sekula egindako gasturik handiena da. Orotara, 4.178 milioi euroren kostua izango duela onartu zen 2006an. 2020ko kalkuluen arabera, ordea, 6.500 milioi eurorena izango da kostua.

Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren artean ordaintzen eta exekutatzen ari dira, eta Jaurlaritzak ordaindutakoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ekonomia Itunaren bidez —kupoaren bidez— itzuliko da. Behin lanak amaituta, azpiegitura osoa Espainiako Gobernuaren gain egongo da; Administrador de Infraestructuras Ferroviarias enpresa publikoaren menpe, hain zuzen. Eraikuntza lanak 2010ean bukatzea zen asmoa, baina gaur egun 2024 baino beranduago amaitzea espero da.

Artearen bidez aldarrikatu dute Nafarroaren burujabetza

Nafarroa Berriz Altxa herri ekimenak "Burujabetza askatasuna da" lelopean manifestazioa deitu du larunbaterako, eta hainbat herritarrek artelanen bidez bat egin dute deialdiarekin. Hona hemen Joseba Compains ekimeneko kideari egin genion elkarrizketa: "Gertakari historikoa herria burujabetzaren alde mobilizatzeko palanka da".

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image