Skip to main content

'Francis' trabestia hil zuen Errenterian kalez jantzitako polizia batek

Minutu batean

2024, eka. 10 - 13:06
Zazpi egun baino ez ziren igaro guardia zibil batek Gladys del Estal Ferreño militante ekologista hil zuenetik Tuteran, 1979ko ekainaren 10ean beste polizia baten bala batek Vicente Vadillo Santamaria hil zuenean Errenterian. Jaengoa zen jatorriz, eta trabesti gisa lan egiten zuen Oarsoaldeko lokaletan, 'Francis' bezala ezaguna, bere izen artistikoa. 32 urte baino ez zituen. Hilketa homofobo hau mugarria izan zen Euskal Herriko LGTB mugimenduarentzat.
Hamaika Telebista