Skip to main content

Amnistiaren aldeko aste odoltsua

Minutu batean

2024, Maiatza 15 - 17:05

1977ko maiatzaren 15Ean, Amnistiaren Aldeko bigarren astea amaitu zen. Amnistiaren Aldeko Batzordeek antolatuta, Euskal Herri osoan mobilizatu ziren maiatzaren 8an hasita, frankismoak errepresaliatutako guztientzat amnistia eskatzeko. Poliziak gogor egin zuen herritarren aurka eta zazpi hildako izan ziren aste osoan zehar, baita hamarnaka zauritu ere.