Skip to main content

1965eko otsailaren 21ean Malcolm X hil zuten New Yorken tiroz

Minutu batean

Ane Garitaonandia

2024, ots. 21 - 12:02
Malcolm Little, ezagunagoa Malcolm X bezala, afroamerikar ikono iraultzailea izan zen. Afrikarren giza eskubideen aldeko borrokaren aurpegi ezagunenetako bat izan zen.

1946an, zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten ekintza kriminalak egitea akusatua. Baldintzapeko askatasunean, 1952an Islamaren Nazioaren bozeramaile bihurtu zen. Martin Luther Kingek defendatzen zuen integrazioaren aurrean, beltzen nagusitasuna eta arrazen banaketa defendatu zituen. Islamaren Nazioa utzi zuela urtebete egin aurretik, hitzaldi bat ematen ari zela hil zuten.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista