1980ko maiatzaren 21an, Pac-Man bideojokoa kaleratu zuten Japonian
Minutu batean
2024, Maiatza 21 - 13:05
1980ko maiatzaren 21ean Toru Iwatani japoniar bideo-joko diseinatzaileak Namco konpainiarentzat sortutako bideo-joko bat da. AEBetako merkatuan Midway Games konpainiak banatu zuen. Garai guztietako bideo-jokorik salduenetariko bat da. Namco konpainiaren jokoa fenomeno bilakatu zen berehala eta Space Invadersen nagusitasunarekin amaitu zuen. Toru Iwataniren hitzetan, helburua zen bideojokoak publiko zabalagoari helaraztea, ordura arte gizonak baitziren bideojokoetan aritzen ziren ia bakarrak.