Skip to main content

1998ko uztailaren 15ean Espainiako Poliziak 'Egin' egunkaria eta irratia itxi zituen

Minutu batean

2024, uzt. 15 - 08:07
Indarrez isilarazi nahi izan zuten 'Egin'en ahotsa, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Goizaldean legez kontra 200 polizia armatu sartu ziren Hernaniko erredakzioan; administrazio-kontseiluko hamaika pertsona atxilotu eta 18/98 prozesuan zigortu zituzten.

2009an itxiera bidegabekotzat jo zuen Auzitegi Gorenak, baina hedabideok ez ziren berriz ireki.
Itxiera hark espetxe zigor luzeak ekarri zizkien zenbait kideri.

'Egin' itxi eta biharamunean Euskadi información egunkaria atera zuten langileek, eta 1999ko urtarrilean Gara sortu zuten.
Hamaika Telebista