25 urte bete dira Lizarra-Garaziko akordiotik
Minutu batean
2023, ira. 12 - 09:09
1998ko irailaren 12an Lizarran agiri bat sinatu zen, gero Donibane Garazin berretsia, Euskal Herriko prozesu demokratiko baten oinarriak finkatu nahi zituena. Ziklo aldaketa ziurtatu zuen; bidea ireki zion erabakitzeko eskubidea elkarrizketa politikoaren erdigunean jartzeari. Hitzarmenaren garapena ia erabat eten zen 2000. urtean, egoera politiko berriaren ondorioz. Akordiotik 25 urte geroago, haren eragina presente dago oraindik euskal politikagintzan.