40 urteren ostean 25. kopa etxera bueltatu da
Minutu batean
2024, api. 08 - 08:04
Garaipen sufritua izan da baina azkenean lortu dute. 40 urteren ostean, Athleticek 2023-24 denboraldiko Errege Kopa irabazi du, larunbatean, Sevillako Cartuja futbol-zelaian. Penaltietan lortu du talde zuri-gorriak garaipena (4-2), Malloracaren kontra. Apirilaren 11n gabarra ikusiko da Bilboko itsasadarrean.