76 urte geroago, Nakba ez da bukatu
Minutu batean
2024, Maiatza 15 - 10:05
1948ko maiatzaren 15an, Palestinarrek euren lurrak utzi eta erbestealdia hasi behar izan zuten, bezperan Israelgo Estatua sortu ondoren. 'Nakba' hitzak "hondamendia" esan nahi du, eta 1948an dena atzean utzi behar izan zuten palestinarren exodo handiari egiten dio erreferentzia.
Gaur egun, Israelgo Estatuak gogor kolpatzen jarraitzen du Palestina, heriotza eta etsipena dira nagusi. Sionistek duela 76 urte hasi zuten genozidioa, garbiketa etnikoaren eta sarraskien bidez.