'Egin'en itxiera minutu batean
Minutu batean
Duela 25 urte itxi zuten 'Egin' egunkaria eta 'Egin' Irratia, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidentea zen orduan.
'Egin'en erredakzioan sartu ziren 200 polizia armatu Hernanin. Administrazio-kontseiluko hamaika pertsona atxilotu eta 18/98 prozesuan zigortu zituzten, ETArekin lotura zutelakoan.
Euskal komunikabideen aurkako ekintza gehiago etorriko ziren gerora, "dena ETA da" argudioa erabilita. Auzitegi Gorenak itxiera bidegabekotzat jo zuen 'Egin' itxi eta 11 urtera. Hala ere, hamaika arduradunek urteak egin zituzten espetxean eta hedabideok ez ziren inoiz berriro ireki.
Biharamunean Euskadi información egunkaria atera zuten langileek, eta 1999ko urtarrilean Gara sortu zuten.