EH Bilduk salatu du Donostiako Udala metroaren zuloaren inguruko azalpenak ezkutatzen ari dela
Minutu batean
2021, Maiatza 18 - 10:05
Maiatzaren 7an beste zulo bat aurkitu zuten Kontxako kabinen forjatuaren azpian. EH Bilduk eman zuen zuloaren berri; orain arte Donostiako metroaren obretan aurkitutako hirugarren zuloa da, eta orain arteko handiena da. Eskaera publikoaz gain, udal taldeak alkateari azalpenak eskatu dizkio modu pribatuan, baina ez die inolako informaziorik eman.