Skip to main content

Ezkabako ihesa, Europako handiena

Minutu batean

Ane Garitaonandia

2024, Maiatza 22 - 12:05
1938ko maiatzaren 22an, Europako ihesaldirik handienetakoa gertatu zen Iruñean, Ezkabako presondegitik 795 presok ihes egin baitzuten. Guardiak desarmatu eta presondegia kontrolatzea lortu zuten. Hiruk muga zeharkatzea lortu zuten, baina ihes egindakoen ehizan 200 inguru hil zituzten, beste hainbat epaitu eta exekutatu, eta gainerakoak preso sartu zituzten berriro.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista