Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Gaurko egunez hil zuten Iñigo Cabacas

Minutu batean

2024, api. 09 - 14:04
2012ko apirilaren 09an, Iñigo Cabacas athleticzale gaztea hil egin zen, Ertzaintzak lau egun lehenago jaurtitako gomazko pilotak eragindako zaurien ondorioz. Athleticek jokatutako partida baten ostean Indautxuko herriko tabernaren inguruan bildu ziren zaleen aurka kargatu zuen Ertzaintzak. Ertzain bakarra zigortu zuten hilketagatik, eta handik gutxira kartzela zigorra bertan behera utzi zioten. Istilurik egon ez arren ertzainei “zeukaten guztiarekin sartzeko” agindu zien arduradunak.
Hamaika Telebista