Irulegiko eskua, baskoieraz idatzitako lekukotasun zaharrenaren berri eman zutela urtebete igaro da
Minutu batean
2023, aza. 14 - 08:11
2022ko azaroaren 14an hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrenaren berri eman zuen Aranzadik. Irulegi mendiaren tontorrean dagoen herrixkako aztarnategi arkeologikoan aurkitu zuten eskua. Aurkikuntzak frogatu zuen inguru horretako herritarrek baskonikoz hitz egiten zutela garai hartan, eta hizkuntza horretan alfabetatuta zeudela.