Skip to main content

LGTB ekintzaileak BBCko albistegietan zuzenean sartu zirenekoa

Minutu batean

2024, Maiatza 23 - 13:05
1988ko maiatzaren 23an, Ingalaterran LGTB mugimenduko lau emakumek BBCren zuzeneko albistegian sartzea lortu zuten. Eskoletan zein argitalpenetan homosexualitatearen onarpena debekatzen zuen lege baten aurkako protesta izan zen. Ekintzaileetako bat kameren kableetara kateatu zen, eta nahiz eta kamerek zuzenean ez zituzten erakutsi, beren oihuak entzun ziren. Egun berean beste ekintzaile talde batek parlamentutik behera rappel egin zuen. Lege horrek eskolei estatuaren diru-laguntzak kentzearekin mehatxu egiten zien, harreman homosexualak anormaltzat jo ezea.
Hamaika Telebista