Skip to main content

Gaur lau urte zendu zen Lucio Urtubia, nafar anarkista iraultzaile handia

Minutu batean

Ane Garitaonandia

2024, uzt. 18 - 15:07

1936ko altxamendu frankistaren datarekin bat eginez, 2020ko uztailaren 18an esan zuen betiko agur Cascanteko nafarrak 89 urterekin, Parisen. Igeltseroa zen ogibidez, baina nazioartean munduko banku handiena zen City Banki milioika dolar desjabetzeagatik egin zen ezaguna. 2007an bere bizitzari buruzko dokumentala estreinatu zen, 'Lucio' izenekoa.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista