Luis Paret artista madrildarrak Bilbon egindako artelanak bildu dituzte Arte Ederren Museoan
Minutu batean
2021, eka. 17 - 09:06
‘Luis Paret Bilbon. Arte sakratua eta profanoa’ erakusketa jarri du galeriak. Margolaria Bilbon bizi izan zen 1779. eta 1787. urteen artean Carlos III.a erregeak ezarritako zigorra betetzeko, eta garai hartako lanak bildu dituzte erakusketan.