Maurizia Aldeiturriaga: pandero jotzailea eta abeslaria
Minutu batean
2024, uzt. 29 - 13:07
Maurizia Aldeiturriaga Zeberioko Egia auzoan jaio zen eta umea zela ikasi zuen panderoa jotzen eta koplak inprobisatzen. 12 urterekin hasi zen jaiegun eta festetean herriko plazetan jotzen. 17 urterekin Benantzio Bernaola soinujolea ezagutu zuen. Elkarrekin jotzeko proposamen egin zion. Ezkondutakoan bizimodu berdinari eutsi zioten; jaiegunetan musikari ekiten zioten eta gainontzeko egunetan lanari. Muriziak baserrian egiten zuen lan eta Benantziok, berriz, fabrikan. Abesteko modu kementsua zen Mauriziaren ezaugarri nagusia.