Skip to main content

Murray Bookchin, anarkismo ekologikoaren sortzailea

Minutu batean

2024, uzt. 30 - 13:07
Murray Bookchin (1921eko urtarrilaren 14a - 2006ko uztailaren 30a) AEBko historialaria, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea, ideologoa eta ekintzaile ekologista izan zen, ekologia sozialaren (ekoanarkismoa) fundatzailea eta mugimendu ekologistaren aitzindaria.

Liburu asko idatzi zituen. Bookchinen ideologia, hasieran, marxismo tradizionalean koka dezakegu baina sozialismo libertariorantz eboluzionatu zuen, Kropotkinen tradizio anarkistan.

1990. hamarkada bukaeran, egungo mugimendu anarkistaren bizimodua apolitikoa zela iritzita, edo egungo anarkismoak gizabanakoaren autonomia gehiegi azpimarratzen duela pentsatuta, askatasunaren muin sozialista eta kolektiboa higatuz, bere burua ez du anarkistatzat joko eta Komunalismoa deituriko ideologia sozialista libertarioa sortuko du, marxista eta anarkista pentsamenduen adiskidetzea bilatuko duena.

Bookchin antikapitalista nabarmena izan zen, gizartearen deszentralizazioa defendatzen zuen, norabide ekologiko eta demokratikoago baterantz. New Yorkeko Anarkisten Federazioko sortzaileetako bat izan zen, eta kiderik garrantzitsuena dela esan dezakegu.

1999an anarkismoarekin hautsi zuen. Ideologia politiko berri batean kokatu zituen bere ideiak: Komunalismoan.