Image

Sakonean

"Txotx garaian gure lanak sorrarazten dituen emozioak ikusten ditugu"

Zinemari eta kulturari keinu bat egiteko Paul Urkijo zinemagileak eman zion hasiera aurtengo txotx garaiari Trebiñuko sagardotegian. 2023ko uzta aurreko urteko baino txikiagoa izan da, lehortearen eraginez; hala ere, sagarren kalitatea nabarmentzen du Koldo Markinezek, Trebiñuko sagardotegiaren arduradunak.

Iñaki Iriondo, kazetaria: 'Osakidetzako krisia eliteen arteko krisia da'

Donostiako ESIan piztutako egoeratik harago doa Osakidetzan dagoen krisia. Abenduaren 2tik egon dira Donostia Ospitaleko atarian kontzentratzen, besteak beste, Osakidetzak kargugabetu dituen erietxeko arduradunak berriz har ditzatela eskatzeko eta egoera konpon dezatela exijitzeko. Afera honen erdian, Iñaki Iriondo GARAko kazetariarekin gaia aztertzeko aukera izan dugu eta ‘eliteen arteko krisia’ dirudiela nabarmendu du.

Bilboko Udalak Hamaikaren lana aitortu du

Bilboko Udalak Hamaika Telebista, Bizkaia Irratia eta Bilbo Hiria Irratia omendu ditu Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Izan ere, aurten, Udalak eskertu eta ikusarazi nahi izan du programazioa oso osorik euskaraz ematen duten ikus-entzunezko hedabideen konpromisoa. Izan ere, euskal komunitate digitalean, erreferentziazko euskarazko telebista izanda Hamaika.

Bakardade ez hautatuari aurre egiteko Zaintzadi proiektua abian da Oiartzunen

Gizartearen erronka nagusienen artean dugu pertsonen zaintzarena. Testuinguru horretan, Oiartzungo Udalak Zaintzadi proiektu pilotua martxan jarri du bakardade ez aukeratuari aurre egiteko xedearekin. Udaleko Ongizate zinegotzia eta Zaintzadi proiektuko dinamizatzaileak izan ditugu gurekin.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image