Image

Sakonean

Etorkizuna Eraikiz, eraldaketa sozial, berde eta digitalaren bidean aurrera egiteko ekimena

Etorkizuna Eraikiz Kongresuaren bigarren edizioa amaituta, balantze positiboa egin dute eta parte hartze arrakastatsua nabarmendu. Guztira, 1.552 pertsonak hartu dute parte programan jasotako jardueretan, eta beste 1.000 lagunek baino gehiagok bisitatu dute Tabakalerako Plazan jarritako erakusketa. Kongresua pasa den asteko ostegunean hasi zen, nahiz eta irekiera instituzionala eta kongresu akademikoa aste honetan egin diren.

Arabako bola-jokoa, iragana eta etorkizunaren arteko zubia

Arabako kirol honek ez du zer ikusirik ezagutzen dugun bola-jokoarekin. Liburuen arabera, hamabosgarren mendean arabarrak hasi ziren joko hau praktikatzen eta denborak aurrera egi ahala lurralde osotik zabaldu zen. Gaur egun, Laura Onraita adierazi duenez, Arabako tradizioa eta kultura indartzen duen kirol bat da.

Erdiz Bizirik, landa eremuaren defentsan

Magnesitas de Navarra enpresak Baztaneko Erdiz bazkalekuan meategi ireki bat sortzeko proiektua du esku artean. Erdiz Bizirik, kontra egiteko herri plataforma gisa jaio zen. 2006 urte geroztik, Baztaneko bazkalekurik handienaren defentsan emandako pausoak eta oztopoak azaldu dituzte Eneko Escudero eta Jon Elizetze baztandarrek.

Bideojokoen euskal industria izan du erdigunean Jokotekniak

Jokoteknia euskal bideojokoen garatzaileen eta jokalarien topaketa azaroaren 12an ospatu da Harrobia ikastolan, Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatuta. Euskara eta bidejokoak uztartzen ditu Jokotekniak, eta bostgarren edizioan euskal bidejokoen industria egon da erdigunean. Berrikuntza gisa, gainera, arratsaldeann Gamer gela bat antolatu dute eta bideojoko garatzaileen topagunea izan da. Bada, euskal bideojokoen jaurdunaldian izan da Hamaika Telebistako lantaldea.

Feminismoa sustatu eta erreferente izan nahi du Gasteizko Emakumeen Etxeak

Gasteizko Emakumeen etxeak hainbat ekimen eta ekintza antolatzen ditu feminismoa sustatzeko eta erreferente bihurtzeko zenbait kolektiborentzat. Topaguneak, lantegiak eta baita liburutegi feminista ere aurki ditzakegu bertan.

2019. urtean jaio zen Gasteizko Emakumeen Etxea, jabetze feminista indibiduala eta kolektiboa bultzatzeko helburuarekin. Geroztik, hainbat proiektu eta ekimen feminista biltzen ditu eta urtero egitarau zabala eskaintzen die herritarrei.

Aurten, gainera, beste aurrerapauso bat eman du eta Emakumeen Etxeko logotipoa berritu du. Irudi berri honekin gune feminista, inklusiboa eta irekia dela islatu nahi dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image