Image

Sakonean

Nafarroa Oinez Sakonean: Tafallan 52 urtez euskara ereiten

Tafallak, euskararen aldeko milaka hiritar batu zituen pasa den urriak 19an Nafarroa Oinezen. Hamaika Telebistak jarraipen berezia eskaini zion egun bereziari. Inaugurazio ekitaldi hunkigarriarekin hasi zen eguna Garces de los Fayoseko Ikastolan, eta goiz eguzkitsua pasa ahala guneak eta ibilbidea jendez gainezka bete ziren. Jaiaren garrantziaz eta euskararen etorkizunaz mintzatzeko aukera izan genuen Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako lagunekin. Arratsalde partean giro paregabea sortu zen gazteen eta kontzertuen gunean, bertan Skabidean eta Rotten XIII-ko kideak elkarrizketatu genituen.

#MintzaPraktika beste urrats bat emateko, bizi eta praktikatu euskara

Bilbon euskara badabil. Euskaldunez osatutako 70 mintzapraktika talde inguru daude Bizkaiko hiriburuan. Euskaraz bizi eta praktikatzea helburu, astero mintzapraktika taldeak elkartzen dira. Horietan herritar guztiek parte hartzeko aukera dute, izan ere, euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea da baldintza bakarra. Beldurrei aurre egiten laguntzen du. Mintzapraktikak segurtasuna ematen die, gainera, taldekideei, eta horri esker askok euren egunerekotasunean euskaraz hitz egiteari ekin diote.

Ekotopaketak: 'Trantsizio ekologikoa ari dira lantzen, errotik datozen arazoei aurre egin gabe’

Gaurtik igandera Ekotopaketak egingo dituzte Portugaleten. Krisi ekosozialaren inguruan hausnartzeko bilduko dira, eta ildo horretan, Euskal Herrian egin beharreko aldaketak izango dituzte hizpide. Topaketa hauen inguruan xehetasun gehiagoren berri izateko Juan Gorostidi eta Ane Etxabe antolatzaileekin izan gara.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen aurreproiektuak eztabaida piztu du

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen aurreproiektua 40 urtean onartutako bigarrena izango da, baina hezkuntza sistema osoa arautuko duen lehena. Zentro itunduak ere hartuko ditu barne lehen aldiz. Zirriborroak erreakzio errekada eragin du, eztabaida eta haserrea berriro piztu du itunean jasotakoak. Bada, hainbat eragile, sindikatu eta alderdi zirriborroaren aurka kokatu dira, baikoitza euren arrazoiekin. Eragile askoren ustez, aurreproiektuak hutsuneak ditu, eta, horregatik, ekarpenak aurkeztuko dizkiote. Bien bitartean, Jaurlaritzak nahiko luke aurreproiektua abenduan Legebiltzarrera eramatea, hala ere, data hori balditzatuko du ekarpenen kopuruak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image