Image

Sakonean

Gorka Ortiz de Zarate ikertzaile gasteiztarrak Taylor Domina jaso du

Gorka Ortiz de Zarate ikertzaile gasteiztarrak Taylor Domina jaso du eta eta sari hau jasotzen duen lehenengo euskalduna da. Produkzio Ingeniaritzako Nazioarteko Akademia Taylor dominarekin saritu zuen Gorka Ortiz de Zarate ikertzailearen lana. Ortiz de Zaratek 29 urte ditu, gasteiztarra, eta sari hau jasotzen duen lehenengo euskalduna da. Mondragon Unibertsitatean egiten ditu ikerketa lanak beste zenbait ikertzailerekin.

Oihana Etxebarrieta: 'Hondarribian inoiz baino jarrera aktiboagoa dago konponbidearen alde'

Jaizkibel Konpainiak Hondarribiko kaleak bete ditu alarde parekidean. Desfile jendetsua egin du eta inoiz baino jende gehiago batu da Jaizkibelera. Konpainiatik alkateari dei egin diote, behin jaiak amaitzean, hilabeteko epean ‘elkarrizketa mahai bat’ eratzeko eta konponbidea bilatzeko.

Abuztuaren 4an emango zaie hasiera hainbeste espero diren Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei

Abuztuaren 4an, 18:00etan, Elena Loyo, Ruth Brito, Maria Jose Saez de Kortazar, Jaione Prado eta Arantza Navarro izango dira San Migeleko balkoian, txupinazoa jaurtiz Zeledonekin batera Gasteizko jaiei hasiera emateko.
Hortik aurrera, eta abuztuaren 9ra bitartean, Neska eta Blusaz jantziko da hiria eta jai giroz beteriko bost egunez gozatu ahal izango dute Gasteiztarrek.
Neska eta Blusa kuadrillek antolatutako ekintzak eta kalejirak, kontzertuak, monologoak, antzertiak, umeentzako ekintzak eta barrakak, txosna gunea, txarangak eta abarrakekin beteko da egun horietako egitaraua.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image